ATF Hautezkundeak 2016
Aro berria Arabako Triatloi Federazioan
Urte olinpiko honetan hauteskundeak burutu dira ATF-FATen, eta horrela, asanblada eta zuzendaritza talde berriak aukeratu dira. Ilusioz eta gogoz betetako taldea gara Arabako kluben parte hartze handiarekin.
Lehenik eta behin, azken urte hauetan lanean ibili den taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu burututako lanagatik eta izan duen konpromezuagatik. Baina, orain gure txanda heldu da. Arabako triatloia bultzatu nahi dugu, eta horretarako, gure indarrak batu eta lanari ekingo diogu gauzak ahalik eta ongien egiteko.
Edozein ideia edo proposamen entzuteko prest gaude, eta gurekin batera lan egin nahi izatekotan, kontaktuan jartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.