Federazioa

Historia pixka bat….

Aurrekariak
Arabako Triatloi Federazioa osatu arte, 90. hamarkadan, beste kirol batzuetatik etorritako kirolariak “tri-kirol” berrian hasten ziren. Hala, lizentziak beste Federazio batzuetatik bideratu behar ziren oraindik eratu gabe zegoen eta gaur egun ezagutzen dugun  Arabako Triatloi Federazioa .
Denboraldi horretan bi triatloi antolatu ziren. 1988ko uztailaren 20an ospatu zen  “I triatlón en Álava” (estatuan antolatuko lehenengoetarikoa), zeinak partaidetza ikaragarria izan zuen.  Igeriketa Club Nautico Vitorian egin zen, bizikletan Gasteizeraino joan ziren, eta azkenik, korrika San Francisko pasealekutik, Prado parketik eta inguruetatik egin zuten triatletek. Garaileak Ricardo Hurtado (2:01’31) eta Arantza Orbegozo (2:36’29) izan ziren.

Zazpi urte pasa behar izan ziren 1993ko uztailaren 25ean Garaioko Parkean beste triatloi bat antolatu zen arte. Bertan lasterkariek 1500 metro izan zituzten aurretik igeri egiteko, bizikletan  Garaio, Maturana, Ozaeta, Zalduendo, Agurainetik pasa eta urtegira bueltatu behar izan ziren, eta korrika urtegi inguruan egin zen. Arrakasta handia izan zuen; izan ere,  ehun bat triatletek hartu zuten parte.

Eraketa

cropped-logo.png1994ko maiatzaren 20an, URTXIKO triatloi taldeko ezohiko batzar batean, Arabako Triatloi Federazioko Sorrera Agiriaren harpidetza egitea erabaki zen.
1994ko maiatzaren 30ean, Club Natacion Judizmendiko ezohizko batzarrean, Arabako Triatloi Federazioko Sorrera Agiriaren harpidetza egitea erabaki zen.
Azkenean, 1994ko uztailaren 8an, Arabako Triatloi Federazioko Sorrera Agiriaren harpidetza akta idatzi eta sinatu zuten Francisco Javier Cifuentes, Carlos López Tejedor, Carlos Apoita, Ignacio Escribano, José Francisco Garrote eta Iñigo Fernández de Líger triatletek.
Estatutuak idatzi eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak onartu zituen. 1994ko abenduaren 1ean, Kirol erakundeen erregistroan inskripzioa burutu zen 108 zenbakiarekin eta “FEDERACION ALAVESA DE TRIATLON Y D.D.C.C.” izenarekin

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies