Material eskaera

  • Beti lehentasuna lehiaketak izango dituzte, beste eskeeren aurretik. Asteburu batean bi ekitaldi badaude, FAT-ATF-k erabaki ahalko du nola jokatu.
  • Material eskaera (formularioa behean) gutxienez 7 egun lehenago bidali beharko da.
  • Jasotzeko data eta ordua, eta itzulera, biltegiaren arduradunarekin koordintatu beharko da (telefonoa: 687 55 27 68)
  • Jasotzeko eta bueltatzeko baldintzak:
    • Jasoketa eta itzulera klub edo antolatzailearen ardura da.
    • 2 pertsona joan beharko dira gutxienez pisuzko materiala delako.
  • Bueltatzeko orduan, falta den materiala ordaindu beharko da edo FAT-ATF-k erosiko du eta faktura arduradunari bidaliko zaio, ordainketa egin dezan.
  • Materialak ezingo dira margotu, paperak pegatu, izendatu…egitekotan, hartu diren bezala itzuli beharko dira. Horrela ez izatekotan, FAT-ATF-k garbitu beharko ditu eta horren ordainketa eskaera egin duenari bidaliko zaio, ordainketa egin dezan.
  • 20€ ordaindu beharko dira bertan arduradunari materiala erabiltzen den bakoitzean, froga bakoitzean. Ordainketa materiala jasotzerakoan egin beharko da, bestela ez da emango.
  • 30€ ordaindu beharko dira bertan arduradunari materiala erabiltzen den bakoitzean, planifikatuta ez badago. Ordainketa materiala jasotzerakoan egin beharko da, bestela ez da emango.
  • 100€ ordaindu beharko dira bertan arduradunari materiala erabiltzen den bakoitzean, FAT-ATF-ko kidea ez bazara.Ordainketa materiala jasotzerakoan egin beharko da, bestela ez da emango.
  • Materialaren itzulpena lasterketa edo ekintza ospatu eta hurrengo 4 egunetan egin beharko da, eta materiala hartzerakoan adostu beharko da itzuleraren eguna eta ordua. 4 egun hoiek pasatu eta gero eta inolako arrazoirik ez badago atzerapenarako, eguneko 20€ kargua ordaindu beharko da.

————————————————————————————————————————–

Material eskaera

MATERIALA: