2017ko denbora hartzea

nuevo_logo_p

Kadete (15-17 urtekoak) eta juniorentzako (18-19 urtekoak) denbora hartzea datorren igandean, otsailak 5ean, Fadurako kirol instalazioetan burutuko da (denborak estatuko ranking-nean sartzeko azkenengo egunean).

Antolatutako ordutegia hauxe izango da:

  • 08:00 Igeri. Ordu horretan Fadura instalazioko atean egon behar da.
  • 13:00Bazkaria
  • 15:45 Korrika

Inork interesaturik baldin badago, naiz zalantzan daudenak naiz lizentzia oraindikan ez dutenak baina pasadan urtean izan zutenak, mesedez, gurekin harremanetan jarri zaitezte atftriatloi@gmail.com posta  elektronikoan.
Froga dohainik da partehartzaile guztientzako, bazakaria barne. Leer más - Gehiago irakurri

Read more

2017ko denboraldiaren berriak

nuevo_logo_p

2017ko denboraldia aldaketekin hasten da. Hemen duzue garrantsitsuena:

  • Euskal Herriko Zirkuitua desagertzen da eta EEAko hiru herrialdetan bakarrik puntuatu izan ahalgo da.
  • Euskadiko txapelketak:
    • ACUATLOIA: Plentzia.
    • DUATLOIA: Sprint (Eibar), Motza  (Oñati) eta Luzea (Aizarnazabal).
    • TRIATLOIA: Sprint (Lekeitio), Olinpikoa (Sestao), Erdia (Bilbo) eta Luzea (Gasteiz).
    • NEGUKO TRIATLOIA: Isaba.
    • Leer más - Gehiago irakurri

  • Read more

    2016ko Euskal Zirkuituaren sariak

    nuevo_logo_p

    Datorren urtarrillak 29an 2016ko Duatloi eta Triatloi Euskal Zirkuituaren kategori desberdineko sariak banatuko dira (sprint eta olinpiko distantzietakoak). 2016. urtea arabar triatleentzako oso urte ona izan da, eta FAT-ATFtik frogetan parte hartu duzuenei zoriondu nahi zaituztegu, eta bereziki, lortutako emaitzeengatik kirolari hauei:

  • Ibone Sanchez (Independientea), Euskal Zirkuituko triatloi klasifikazio OROKORRAren lortutako lehenengo postuagatik.
  • Urko Herran (ArabaTRI), triatloi SUB23 eta Euskal Zirkuituko triatloi klasifikazio OROKORRAren lortutako lehenengo postuagatik.
  • Ander García (ArabaTRI), triatloi JUNIOR kategorian lortutako lehenengo postuagatik eta Euskal Zirkuituko triatloi klasifikazio OROKORRAren bigarren postuagatik.
  • Ciro Tobar (VIBIKE), triatloi V1 kategorian lortutako hirugarren postuagatik.
  • Leer más - Gehiago irakurri

    Read more

    Epaile kurtsoa 2017/01/28

    Bilbao Oficiales

    FVT-ETFak (www.triatloi.org) urtarrilak 28an -goizez-, Durangoko Ibaizabal Ikastolan (https://goo.gl/maps/Bf9DJh78dyA2) epaile formakuntza eta birzikakleta kurtsoa antolatuko du. Kurtso hau, dohaina (asteburu batean ospatzen da), estamentu honetara sartzeko aukera ematen du nahi duen edozein pertsonari.

    Gogoratu epaileak, organizatzaile eta bolondresekin batera, frogetako funtsezko partea direla, eta beraiek gabe ezin izango genituzke federatutako frogak antolatzea.
    Informazio gehiago dugunean komentatuko dugu. Interesatuta bazaude, mesedez, atftriatloi@gmail.com -ra idatzi eiguzu antolatu ahal gaitezen. Leer más - Gehiago irakurri

    Read more

    FVT-ETF Asanblada Orokorraren osaera

    logo

    Dakizuenez bezala, martxan dago jada Euskadiko Triatloi Federaziorako lehendakari berria aukeratzeko hautezkunde prozesua. EFTko Asanblada Orokorra aukeratzea prozesu honen pausu bat da. Azkenean Hautezkunde Batzordeak herrialdeko federazioak aurkeztutako osaera onartu du, eta Arabako Federazioak dituen kideak hauexek dira (gogoratu Asanbladan kide kopurua lizentzia federatiboen arabera dijoala… honegatik eta hainbeste arrazoiagatik hain garrantzitsua da lizentzia ateratzea):

    • Kluben aldetik 3 kide ditugu: VIBIKE (1), ARABA-TRI (1) y 42195.es (1)
    • Kirolarien aldetik kide bakarra: JON ETXEBERRIA BARANDIARAN
    • Ez dugu epaile aldetik kide bakarra (Araba da epaile lizentziak tramitatzen ez duen herrialde bakarra).

    Hautezkunde batzordeak erabakia link honetan irakurri dezakezue. Leer más - Gehiago irakurri

    Read more

    Uso de cookies

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies